KOSTALDEA

KOSTALDEA

 Euskal Herriko kostaldean dauden paisaien artean galtzeko gogoz? Hemen Euskal Herriko kostaldearen pasai eta herri ederrenak aurkituko dituzu.

Euskal Kostaldea berezia da itsasoaren eta lurraren arteko loturagatik.

Berdeak eta urdinak bat egiten dute. Biotopo babestuak, padurak eta hainbat parke naturalen hurbiltasuna kontuan hartuta, Euskal Kostaldea norako ezin hobea da itsasoaren onenaz gozatu nahi dutenentzat, naturarekin batera. Gozatu ekoturismoaz Euskal Kostaldean!

Euskadin hiriko hondartzarik onenak eta basatientak ditugu eta ziur gaude bisitatzen dituzunean ez duzula inoiz hondartza hauetatik joan nahi izango.

LAIDA HONDARTZA

Laida hondartza (IBARRANGELU) | Hondartza BIZKAIA probintzian | Turismoa  Euskadi - Turismoa Euskadin

Ibarrangelu Bizkaiko udalerrian dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da. Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Hondartzak olatu bikainak eskaintzen ditu, luzeak eta bigunak, longboardean aritzeko egokiak. Korronteak direla eta, adi egon behar dugu. Mundakako surf eskolek hondartza honetan ikastaroak ematen dituzte. Laidako urak ez dira oso sakonak eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka, eta handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.

Izaro irla

ITZURUN HONDARTZA

Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Zumaiako Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flysh izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia.

Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza, Zumaiako erdigunetik oso gertu. 270 metro ditu, eta olatu handiak izaten dira bertan. Hori dela eta, uretako kirolak egiteko aproposa da, surfa, piraguismoa eta bodyboarda egiteko, adibidez. Mareen arabera aldatzen diren eskuineko eta ezkerreko olatuez gozatuko dugu. Hareazko eta arrokazko hondoak izanik, San Telmo hondartzaren ekialdeko guneak maila aurreratuagoa eskatzen du. Itsasgora dagoenean erreboteak sortzen dituen ertza eratzen da, bodyboarda gustuko dutenen gozamenerako. Gainera, telebistan eta zineman ezaguna egin da bertan filmatu direlako Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones.

SATURRARAN HONDARTZA

Gipuzkoako kostaldearen mendebaldeko muturrean dago Saturraran hondartza, Bizkaiarekin muga egiten duen ingurune ederrean. Olatuak indarrez iristen dira bertara. Bi haitzen forma bitxia nabarmentzen da inguru horretan. Kondairak dioenez, Satur eta Aran maitaleen itxura dute. 300 metro ditu, eta urre koloreko harea baita.

Ondoan, autoak uzteko toki zabala eta bazkariak eskaintzen dituen taberna daude. Inguruetan, gainera, kanpina eta nudistentzako gunea daude. Kirola gustuko dutenek aukera paregabea dute uretako zenbait kirol egiteko, piraguismoa eta windsurfa, esaterako.

GAZTELUGATXEKO SAN JOAN

Gaztelugatxeko San Joan
 euskal kostaldean dago, hiriguneetatik urrun, eta Biotopo bezala katalogatuta dago.

Leku idiliko hau Bakio eta Bermeo artean dago, eta kostaldeari harrizko zubi batez eta 231 mailako eskailera batez lotzen zaio.

Gaur egun ikusten dugun eliza ez da jatorrizkoa, zoritxarrez. Mendeetan zehar, suteak eta batailak izan dira, eta eliza hainbatetan berritu behar izan da. Pentsatzen da lehenengo baseliza IX. mendean eraiki zela. XII. mendean, komentu bihurtu zen. Baina, bi mende geroago, fraideek alde egin behar izan zuten, balioko objektu guztiak hartuta.

Gogoratu arropa eta oinetako erosoak eraman beharko dituzula. Udazkenean edo udaberrian lasai topatuko duzu uhartea, eta askoz ere hobeto gozatuko duzu haren mistizismo eta edertasunaz. Udan, berriz, ezingo diozu eutsi, eta ezinbestean bainatuko zara eskaileren oinean sortzen diren harrizko hondartza txikietan. Gaztelugatxe mirari naturala da, eta ziur egon behin joanda, berriz itzuli nahiko duzula. 

Gaztelugatxe pirata, akelarre eta kondairen agertokia izan da. Beraz, ez dira harritzekoak munduko bidaiariek emandako tituluak: “miragarri bozkatuena”, edo “kokalekurik balioetsiena”. Zorte ona erakartzeko eta izpiritu gaiztoak uxatzeko, ez ahaztu baselizako kanpaia hiru aldiz jotzea.

Eskaileren amaieran, ustez San Joan Bautistak utzi zuen aztarnaren gainean jarri ahal izango duzu zeure oina, zorte ona ekarriko baitizu. Goren-gorenean, baseliza bitxi bat izango duzu zain; eta, bereziki, Kantauri itsaso harroaren ikuspegi liluragarriak. Itsasoak ezin pentsatuzko labarrak, tunelak eta arkuak zizelkatu ditu uhartean. 

ITZURUN HONDARTZA

Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Zumaiako Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flysh izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia.

Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza, Zumaiako erdigunetik oso gertu. 270 metro ditu, eta olatu handiak izaten dira bertan. Hori dela eta, uretako kirolak egiteko aproposa da, surfa, piraguismoa eta bodyboarda egiteko, adibidez. Mareen arabera aldatzen diren eskuineko eta ezkerreko olatuez gozatuko dugu. Hareazko eta arrokazko hondoak izanik, San Telmo hondartzaren ekialdeko guneak maila aurreratuagoa eskatzen du. Itsasgora dagoenean erreboteak sortzen dituen ertza eratzen da, bodyboarda gustuko dutenen gozamenerako. Gainera, telebistan eta zineman ezaguna egin da bertan filmatu direlako Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *