PAISAI MENDITSUAK

PAISAI MENDITSUAK

Rutak egin nahi badituzu, ibili, Euskal Herriko natura berdea ikusi, itsasoa, etab. Hemen zona desberdinetako mendiak aurkezten dizkizugu, gehien gustatzen zaizuna aukeratu ahal izan dezazun… Edo guztiak!

Leku horietan egin daitezkeen jardueren adibide batzuk ere eskaintzen dizkizugu. Badakigu batzuei eskalatzea, mendiko txirrindularitza eta antzeko jarduera gehiago gustatzen zaizkizuela.
Horri buruz ikertu dugu, zure gustuko zerbait aurkitzen laguntzeko.

1. AIAKO HARRIAK

Aiako harria Gipuzkoako mendigunerik zaharrenetarikoa dugu, Aiako Harriaren natura parkearen barnean. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa Garaia) artean dago. Mendi berezi-berezia da, ez delako sortu orogenia bidez, baizik eta granitozko intrusio batez.

Bertan, bista izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten, Urdaburu mendiarekin batera. Honekin batera, bere faunaz gozatzeko aukera ere ematen du.

Aiako Harritan egiteko rutak:

Irumugarrieta: (zaila)

Ruta zaila. Forma fisikoaren maila guztietarako. Beharrezkoa da pasabide sendoa, oinetako egokiak eta goi-mendiko esperientzia izatea.

Elorrietako kaskoa Ibilbide borobila Karrikatik: (moderatua)

Ruta moderatua. Forma fisikoaren maila guztietarako. Bide gehienak irisgarriak dira. Urrats irmoa behar da.

2. URKIOLA

Urkiolako Parke Naturalak Aramotz mendilerroko lurrik altuenak biltzen ditu, eta kareharrizko hesi handia osatzen du Arratiako, Durangaldeko eta Aramaioko haraneko eskualdeen artean, Kantauriko eta Mediterraneoko arroak bereizita. Paisaia malkartsuak atsegin badituzu, hau da zurea.

Parkeak hainbat mendilerro eta kareharrizko haitz, amildegi eta haran sakon ditu, mendizaletasun handia eta mendi-ibiliak sustatu dituzten gailurrekin.

-Anboto Urkiolako santutegia Ibilbide borobila Arrazolatik: (zaila)

Ruta zaila. Forma fisiko ona behar da. Beharrezkoa da pasabide sendoa, oinetako egokiak eta goi-mendiko esperientzia izatea. Garraio publikoa duen ibilbide irisgarriaren hasierako puntua.

Igoera – Urkiolako santutegia Ibilbide zirkularra Arrazolatik: (erraza)

Ruta erraza. Forma fisikoaren maila guztietarako. Sarbide errazeko bideak. Maila guztietarako. Garraio publikoa duen ibilbide irisgarriaren hasierako puntua.

Badakigu jende askok haurrekin egiteko ibilbideak bilatzen dituela, eta hori ez da erraza batzuetan. Umeak erraz nekatzen dira, gelditu egin nahi dute, jolastu, korrika egin… Horregatik, edozein bide ez da haientzat egokia. Honek arazo bat dirudi, baina konponbidea du! Haurrak txangoan eramateak bizitza osorako naturarekin eta aire librearekin harremana garatzen laguntzen die. Zalantzarik gabe, ibilbide errazak eta seguruak izan behar dute, guztiok batera une ahaztezinez goza dezazuen.Hemen bi ibilbide erraz eta dibertigarri aurkezten dizkizugu, haurrek ere ibilbideko esperientziaz gozatzeko aukera izan dezaten.

3. LEZO-ALTAMIRA-BORDATXO RUTA

Oinez zein bizikletaz egin daitekeen 3,4 kilometroko ibilbide erraza. Lezoko Altamira auzoa zeharkatzen du eta landazabal atlantikoko belardi tipikoak zeharkatzen ditu, non Darietazarra edo Miura bezalako baserri garrantzitsuenak biltzen diren. Era guztietako pertsonentzako ibilaldi atsegina.

4. PUNTASEKO BIDEA PASAIAN

Hurrengo proposamenak itsasertzeraino garamatza. Pasai Donibaneko Bizkaia auzoko aparkalekuan hasiko dugu martxa. Herrigune historikoa zeharkatzen duen kale harriztatua eta hura osatzen duten ohiko zubi-etxeak eta eraikin historikoak zeharkatuko ditugu. Bonantzako elizatik aurrera pasealekuak Pasaiako Badiaren sarrerarantz eramango gaitu, eta bertan bokalearen bi aldeetan dauden itsaslabarrak ikusiko ditugu. Bidearen amaieran, Alabortzako kalarekin egingo dugu topo, eta bertan atseden hartu eta paisaiaz gozatu ahal izango dugu, itzuleran joateko bide beretik jarraitzeko.

Ezkerrean, Beatriz Vigilek produzitutako bideo bat aurkeztuko dizuegu. Bideo honetan honako hauek ikusiko ditugu: tirolinak, sare-zubiak eta tunelak Hontza Extremen, abentura parke bat Oletan (Araba); mendi-ibilaldiak Gorbeiako Parke Naturalean eta Otzarretako pagadian; eta zaldi ibilaldia Butroeko Gazteluraino (Uribe eskualdea). Esperientzia polita, dibertigarria eta familiako txikienentzat egokia.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *