KOSTALDEA

 Euskal Herriko kostaldean dauden paisaien artean galtzeko gogoz? Hemen Euskal Herriko kostaldearen pasai eta herri ederrenak aurkituko dituzu.

Euskal Kostaldea berezia da itsasoaren eta lurraren arteko loturagatik.

Berdeak eta urdinak bat egiten dute. Biotopo babestuak, padurak eta hainbat parke naturalen hurbiltasuna kontuan hartuta, Euskal Kostaldea norako ezin hobea da itsasoaren onenaz gozatu nahi dutenentzat, naturarekin batera. Gozatu ekoturismoaz Euskal Kostaldean!

Euskadin hiriko hondartzarik onenak eta basatientak ditugu eta ziur gaude bisitatzen dituzunean ez duzula inoiz hondartza hauetatik joan nahi izango.

LAIDA HONDARTZA

Laida hondartza (IBARRANGELU) | Hondartza BIZKAIA probintzian | Turismoa  Euskadi - Turismoa Euskadin

Ibarrangelu Bizkaiko udalerrian dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da. Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Hondartzak olatu bikainak eskaintzen ditu, luzeak eta bigunak, longboardean aritzeko egokiak. Korronteak direla eta, adi egon behar dugu. Mundakako surf eskolek hondartza honetan ikastaroak ematen dituzte. Laidako urak ez dira oso sakonak eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka, eta handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.

Izaro irla

ITZURUN HONDARTZA

Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Zumaiako Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flysh izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia.

Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza, Zumaiako erdigunetik oso gertu. 270 metro ditu, eta olatu handiak izaten dira bertan. Hori dela eta, uretako kirolak egiteko aproposa da, surfa, piraguismoa eta bodyboarda egiteko, adibidez. Mareen arabera aldatzen diren eskuineko eta ezkerreko olatuez gozatuko dugu. Hareazko eta arrokazko hondoak izanik, San Telmo hondartzaren ekialdeko guneak maila aurreratuagoa eskatzen du. Itsasgora dagoenean erreboteak sortzen dituen ertza eratzen da, bodyboarda gustuko dutenen gozamenerako. Gainera, telebistan eta zineman ezaguna egin da bertan filmatu direlako Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones.

SATURRARAN HONDARTZA

Gipuzkoako kostaldearen mendebaldeko muturrean dago Saturraran hondartza, Bizkaiarekin muga egiten duen ingurune ederrean. Olatuak indarrez iristen dira bertara. Bi haitzen forma bitxia nabarmentzen da inguru horretan. Kondairak dioenez, Satur eta Aran maitaleen itxura dute. 300 metro ditu, eta urre koloreko harea baita.

Ondoan, autoak uzteko toki zabala eta bazkariak eskaintzen dituen taberna daude. Inguruetan, gainera, kanpina eta nudistentzako gunea daude. Kirola gustuko dutenek aukera paregabea dute uretako zenbait kirol egiteko, piraguismoa eta windsurfa, esaterako.

Ondoan, autoak uzteko toki zabala eta bazkariak eskaintzen dituen taberna daude. Inguruetan, gainera, kanpina eta nudistentzako gunea daude. Kirola gustuko dutenek aukera paregabea dute uretako zenbait kirol egiteko, piraguismoa eta windsurfa, esaterako.

GAZTELUGATXEKO SAN JOAN


Gaztelugatxeko San Joan
 euskal kostaldean dago, hiriguneetatik urrun, eta Biotopo bezala katalogatuta dago.

Leku idiliko hau Bakio eta Bermeo artean dago, eta kostaldeari harrizko zubi batez eta 231 mailako eskailera batez lotzen zaio.

Gaur egun ikusten dugun eliza ez da jatorrizkoa, zoritxarrez. Mendeetan zehar, suteak eta batailak izan dira, eta eliza hainbatetan berritu behar izan da. Pentsatzen da lehenengo baseliza IX. mendean eraiki zela. XII. mendean, komentu bihurtu zen. Baina, bi mende geroago, fraideek alde egin behar izan zuten, balioko objektu guztiak hartuta.

Gogoratu arropa eta oinetako erosoak eraman beharko dituzula. Udazkenean edo udaberrian lasai topatuko duzu uhartea, eta askoz ere hobeto gozatuko duzu haren mistizismo eta edertasunaz. Udan, berriz, ezingo diozu eutsi, eta ezinbestean bainatuko zara eskaileren oinean sortzen diren harrizko hondartza txikietan. Gaztelugatxe mirari naturala da, eta ziur egon behin joanda, berriz itzuli nahiko duzula. 

Gaztelugatxe pirata, akelarre eta kondairen agertokia izan da. Beraz, ez dira harritzekoak munduko bidaiariek emandako tituluak: “miragarri bozkatuena”, edo “kokalekurik balioetsiena”. Zorte ona erakartzeko eta izpiritu gaiztoak uxatzeko, ez ahaztu baselizako kanpaia hiru aldiz jotzea.

Eskaileren amaieran, ustez San Joan Bautistak utzi zuen aztarnaren gainean jarri ahal izango duzu zeure oina, zorte ona ekarriko baitizu. Goren-gorenean, baseliza bitxi bat izango duzu zain; eta, bereziki, Kantauri itsaso harroaren ikuspegi liluragarriak. Itsasoak ezin pentsatuzko labarrak, tunelak eta arkuak zizelkatu ditu uhartean. 

URDAIBAI BIOSFERAKO ERRESERBA

Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko basa ingurune garrantzitsuena da, Busturialdeko eskualdean dagoena. Itsas gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.

Bere hedadurari eta kontserbazio mailari dagokionez, Euskal Herriko hezegune garrantzitsuena da, hainbat hegaztirentzako babesa izaten da migrazio garaian zehar.

Paisaia nagusiki itsasoa, mendia eta hondartzaz osatuta dago. Oka iparralderantz doa eta oso altuak ez diren mendiz inguratuta dago, horrela, hegoaldeko, mendebaldeko eta ekialdeko mugak ibai arroa osatzen duten mendiez osatuta daude, Kantauri itsasoa iparraldean kokatuz.

Oka ibaia Urdaibain sartu eta laster itsasadar bihurtzen da. Bere sedimentuetatik sortu diren hareazko eremuen artetik igarotzen da, padurak osatuz, itsasgoran urez estaliak daudenak.

BIZKAIKO ZUBIA

Bizkaia Zubia egitura mekanikoarekin eraikitako munduko lehen transbordadore-zubia izan zen. Ibaizabal ibaiaren bokalean dago, XIX. mendera arte Bilboko estuario nabigagarria itsasora irekitzen zen puntuan. Alberto Palacio y Elissaguek diseinatua, 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen.

Bilboko itsasadarraren azken zatian dago, Kantauri itsasoko bokaletik metro gutxira. Portugalete eta Getxo batzen ditu zubiak, eta ondorioz, aukera paregabea da bi herri zoragarri horiek bisitatzeko: lehenengoak dituen Erdi Aroko kaleak eta bigarreneko jauregi arranditsuak.

2006an, UNESCO-k Munduko Ondare izendatu zuen, Europako Iraultza Industrialeko eta burdinazko arkitekturako eraikinik esanguratsuenetako bat izateagatik.

PLENTZIAKO BADIA

Plentziako itsasadarra badia natural eder bat da, eta badia horretan daude bi herri horietako hondartzak.

Gorlizko hondartza familien ohiko biltokia da, bere hareatza zabalarengatik eta inolako arriskurik gabe bainatzeko aukera ematen duelako.

Plentziako hondartza ere herritik oso hurbil dago, eta urre koloreko hareatza inguratzen duen itsas pasealeku bat du. Hondartza bereziki egokia da familientzat eta haurrentzat. Plentziako olatua aukera onenetariko bat da itsasoa bizi eta haserre dagoenean.

SANTA KATALINA ITSASARGIA

Santa Katalina Itsasargiko nabigazio teknologiaren interpretazio zentro honek itsasoan galdutako marinelek itsasargia ikusi ondoren izaten dituztena sentitzeko aukera ematen digu.

Santa Katalina itsasargiaren baliabide teknologikoei esker, bisitariak zera egin dezake: nabigazioaren oinarriak ikasi, Elantxobetik Lekeitiorainoko itsasontzizko bidaia birtual batean praktikan jarri, itsasoko seinaleak tailer batean ezagutu eta itsasargiko terrazatik ilunabar eder bat ikusi.

Santa Katalina itsasargira joateko ordutegia:

Behe denboraldian:

Larunbatean: Goizetan 11:30etan eta 13:00etan
Arratsaldez 16:30etan eta 18:00etan.

Igandean: Goizetan 11:30etan eta 13:00etan Bisitaren iraupena 50 min.

Goi denboraldian:

Asteazkenetik igandera Goizetan 11:30etan eta 13:00etan Arratsaldez 16:30etan eta 18:00etan

PASAIA ETA ALBAOLA ITSAS KULTUR

Gipuzkoako lurralde historikoaren ekialdeko euskal kostaldean dago Pasaia, Donostiatik kilometro gutxira. Lau auzunek osatzen dute udalerria: xarma handiko Pasai Donibane eta Pasai San Pedro arrantza-auzoek eta hiri handien tankera duten Pasai Antxo eta Trintxerpe barrutiek.

Ulia eta Jaizkibel mendien babesean daude lau auzo hiriek, inguru malkartsu batean, Pasaiako badiaren alde bietan. Bertan dago, hain justu, Gipuzkoako merkataritza porturik garrantzitsuena. Pasaiako kultur ondarea zabala da oso. Eraikinik ederrenak Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron daude. Badiak banatzen ditu bi auzuneak, eta batetik bestera joateko bi aukera daude: itsasontziz ala errepidez, badia inguratu eta Lezo igarota.

Victor Hugoren etxea barrutik

Monumentuak, gastronomia eta ontziolak

Pasaia betidanik egon da itsasoari lotuta. Hori dela eta, Donibaneko jatetxeetan arrain bikaina jateko aukera paregabea dugu. Badia zeharkatu eta Pasai San Pedron ere hainbat monumentu azpimarragarri daude, aurrealde bikaina duen San Pedro eliza eta Blas de Lezo marinel handiaren jaiotetxea, adibidez. Handik, Ulia mendira igo gaitezke, itsasoaren eta badiaren ikuspegi ederrez gozatzeko.

TXINGUDIKO BADIA ETA HONDARRIBIA

Hondarribia, Irun eta, mugaren bestaldean, Hendaia, Txingudiko badia ertzeko hiru udalerriak dira, eta Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan kokatuta daude. Nortasun bereziko ingurua da, eta Gipuzkoako ipar ekialdean dagoen Jaizkibel mendian barrena irits gaitezke bertara.

Itsasertzeko tontor hau begiratoki ezin hobea da, eta Kantauri itsasoaren eta inguruko hiri eta herrien ikuspegi bikainak eskaintzen ditu. Txingudiko badia ingurune ikusgarri bat da, ozeanoak, mendiek eta ibaiek bat egiten duten lekua, eta ondare natural eta historiko aberatsa du. Nortasun bereziko leku hau, itsasoaren eta mendiaren artean kokatua, leku ezin hobea da mendi txangoetarako, Badiako Ibilbidea egiteko, itsas kiroletan aritzeko…

Hondarribiak badiaren ikuspegi onenetarikoak eskaintzen dizkigu. Kostaldeko herri honek hotel eta gastronomia eskaintza zabal eta askotarikoa du, erakargarria urteko sasoi guztietan. Harresitutako herrigune ezin ederragoan, kale harriztatuak, armarridun etxeak eta eraikin ikusgarriak aurkituko ditugu.